Saltatu eta joan eduki nagusira

Argitalpenak

GURE LORE SORTA

 Gaur arratsaldean Ingeleseko proiektuan loreen margoketak aritu dira gure loretxoak! Lore sorta ederra denek batera osatu dutena! ARGAZKIAK
Azken argitalpenak

Irakurketaz gozatuz

 Gaurkoan, Euskarako unitatearekin batera, Lapatza liburua irakurtzeari ekin diogu. Eguraldia lagun, patioan egin dugu irakurketa hori eta oso saio politta geratu zaigu! Irakurtzea ere gozatzea delako! ARGAZKIAK

MARTXOAK 8, GU ERE, LILAREKIN BAT!

  EMAKUME KIROLARIEN INGURUKO LANKETA EGIN GENUEN PASA DEN ASTEAN, ETA GAUR, MARTXOAK 8, EZIN AHAZTU DEZAKEGUN EGUNA! GORA MARTXOAK 8!

Loatzora irteera!

 Atzoko eguna egun berezia izan zen guretzat. Aspaldiko partez, motxilak hartu eta egun pasa joan ginen Loatzo mendira, hartu beharreko neurri guztiak kontuan hartuta.  Egun politta eta itxaropentsua! Loatzora bidean Bazkaltzeko orduan arauak errespetatuz...

BIDAI AGENTZIA

  4.3 Unitate amaitu dugu eta gure proiektu nagusia aurkeztu dugu gelan: BIDAI AGENTZIA Hungariara joan gara, Vietnamera, antartikara, Mexikora, Hungariara eta Australiara. Bideo osoa osatzen dugun bitartean, Ikasleak desiatzen daude zuek beraien lana ikusteko, beraz, hemen banan bana, egindako aurkezpen guztiak. Gozatu eta etxetik bada ere, BIDAIATU! BIDAI AGENTZIA, KLIK  HEMEN

IKASTOLARA BUELTAN.... SCAPE ROOM

 Bukatu dira Iñauterietako festa egunak eta berriz ere bueltan gara Ikastolan.  Oraingo honetan asteazken arratsaldea erabili dugu SCAPE ROOM bat egiteko... ea etxean ere animatzen zareten!

IÑAUTERIAK 21

  Aurtengo ikasturte arraro honetan, arauekiko errespetu guztia mantenduz, gure urteroko ekintzei eusten saiatzen ari gara.  Horren adibide izan da Iñauterietako jaialdia ere! Gogo biziz egin dugu jaialdia eta zuek ikusteko izugarrizko gogoekin! Hemen duzue ikusgai nahi duzuenak Honetaz gain, hainbat argazki ere badituzue ikusgai ondorengo bideo honetan