Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: Maiatza, 2021

HANGOAK ETA HEMENGOAK, DENAK BERTAKOAK!

Irudia
 Ikasturte honetako gure Ikastolaren eguna benetan berezia izan da. Pandemia honek ez genuen bertan behera uzterik nahi gure eguna eta azkenean, pozik eta ilusionaturik ospatu genuen egun hau. Irura Bizik herrian martxan jarri duen Inklusioaren inguruko dinamikarekin bat egin eta gure aletxoa jarri nahian, giza kate paregabea osatu genuen, Irura goitik behera zeharkatuz. Ikusi eta gozatu!

EGUN HANDIA, IKASTOLAREN EGUNA!

Irudia
 EGUN HAUNDIA GAURKOA! Gaur, koronabirusaren garaiak izanda ere, Irurako Ikastolako kideok, gure Ikastolaren eguna ospatu nahi izan dugu, urteera ohituratzat ditugun hainbat gauza berreskuratuz, photocolla, jolasak..... eta beste hainbat, egoerak behartuta berrasmatutakoak.  Gure gelan ari gara egunarekin aurrera egiten, eta ahaztu aurretik hainbat argazki jarri nahi ditugu zuek ere, ahal den neurrian, gurekin goza dezazuen.  KLIKATU ARGAZKIETAN GEHIEGO IKUSTEKO! ZENBAT DAKIGU IRURAZ? ETA IRURAKO IKASTOLAZ? KAHOOT BEREZI BAT EGIN DUGU GAUR!  IKUSI ARGAZKIAK!

INKLUSIOA LANDUZ

Irudia
 DATOZEN ASTEETAN TOKI BEREZIA EMAN NAHI DIOGU INKLUSIOARI GURE IKASTOLAN. INKLUSIOA ZER DEN IKASI ETA JARRERA INKLUSIBOETAN TREBATZEN HASI ETA JARRAITU NAHI DUGU. HORRETAN ARI GARELA, GURE GELAN IDEIA POLITTAK ATERA DIRA BAINA ESALDI HAUETAN LABURBILDU NAHI DITUGU, EA GUSTOKO DITUZUEN!

ESKELETOA LANTZEN

Irudia
 OLINOPIKOAK IZATEKO BALDINTZA EZINBESTEKOA DA GURE ESKELETOA NOLAKOA DEN EZAGUTZEA, EZTA? HORRETAN ARITU GARA GAUR! KLIKATU ARGAZKIAN