Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2020

BASAGAINERA BISITA

Ikasturte hasieran , mendi irteera bat egin genuen, Basagainera igo ginen. Primerako giroarekin egin genuen ibilaldia eta bide batez, Aranzadikoek, bertan egiten ari diren indusketen nondik norakoak erakutsi zizkiguten. Zenbat altxor ditugun gure inguruan! ARGAZKIAK

GARAI BATEKO IZOZTEGIEN ERREPLIKA

 Euskarako gaian, elikagaiak kontserbatzeko teknika ezberdinak lantzen ari gara. Lehenengotariko lana izan zen Izoztegi bat eraikitzea, garai batean median eraikitzen zituzten bezalakoak: elurra, hostoak, elurra, hostoak..... hemen gure artelanak

SEXUNEKO FORMAKUNTZA

 KAIXO FAMILIA! Pasa den astean Sexuneko gure lagunak etorri ziren gure gelara. Bertan ipuin zoragarriak kontatu zizkiguten, ezberdina izateak duen garrantzia azpimarratuz... ederki egon ginen patioan ipuin entzun eta lantzen! Ikusi ikusi argazkiak!