Ikasturte honetako gure Ikastolaren eguna benetan berezia izan da. Pandemia honek ez genuen bertan behera uzterik nahi gure eguna eta azkenean, pozik eta ilusionaturik ospatu genuen egun hau. Irura Bizik herrian martxan jarri duen Inklusioaren inguruko dinamikarekin bat egin eta gure aletxoa jarri nahian, giza kate paregabea osatu genuen, Irura goitik behera zeharkatuz. Ikusi eta gozatu!
4.3 Unitate amaitu dugu eta gure proiektu nagusia aurkeztu dugu gelan: BIDAI AGENTZIA Hungariara joan gara, Vietnamera, antartikara, Mexikora, Hungariara eta Australiara. Bideo osoa osatzen dugun bitartean, Ikasleak desiatzen daude zuek beraien lana ikusteko, beraz, hemen banan bana, egindako aurkezpen guztiak. Gozatu eta etxetik bada ere, BIDAIATU! BIDAI AGENTZIA, KLIK HEMEN
Iritsi da Ikasturte honetako gure azken proiektua gauzatzeko eguna. OLINPIADAK! Goiz guztia pasa genuen antolatutako joko eta jolasak egiten, puntuazioa kontatzen eta sariak banatzen. Egun zoragarria pasa genuen eta amaiera politta eman diogu gaiari. GOZATU ARGAZKIEZ ETA DATORREN IKASTURTEAN GEHIAGO! TALDEAK TALDEKO JOLASAK BANAKAKO JOLASAK DOMINA BANAKETA OLINPIKOAK ZARETE!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina